BPGren hiruhilekotik hiruhilekorako bilakaera aintzat hartuz gero, azken 23 urteetako hazkunderik handiena izan du Alemaniakoak aurtengo bigarren hiruhilekoan, apiriletik ekain amaiera arteko epean: %2,2koa. Hala jakinarazi du Estatistikarako Bulegoko Federalak, eta azaldu du esportazioei eta inbertsioei esker gertatu dela BPGaren hazkunde handi hori.
Urte batetik besterako datuak kontuan izanez gero, %4,1 igo da BPG aurtengo bigarren hiruhilekoan iazkoarekin alderatuta. Rainer Bruederle Alemaniako Ekonomia ministroak adierazi dubilakaerak noranzko horretan jarraituz gero, posible dela 2010eko hazkundea %2tik gorakoa izatea.
Bestalde, INE Espainiako Estatistika Erakundeak gaur eman du herrialde horretako BPGren datua, eta nabarmendu du bigarren hiruhilekoan %0,2 igo dela. Azpimarratu dute 2008ko bigarren hiruhilekotik gertatzen den hazkunderik handiena dela.
Frantziako INSEE erakundeak ere gaur zabaldu ditu BPGri buruzko datuak eta bigarren hiruhilekoko hazkundea %0,6koa dela jakinarazi. Christine Lagarde Frantziako Ekonomia ministroak adierazi du datua "bikaina" dela, "lehen hiruhilekoko hazkundea hirukoiztu baitu". Ekonomiak hartutako joera ona Frantziako Gobernuak abian jarritako politiken ondorio dela erantsi du Lagardek.
Ekonomia
Azken 23 urteetako hazkunderik handiena izan du Alemaniako ekonomiak
Lehen hiruhilekotik bigarrenera %2,2 egin du gora BPG Barne Produktu Gordinak. Esportazioen bizkortzeari eta inbertsioei esker gertatu dela agertu du Estatistikarako Bulego Federalak. Frantzian, berriz, %0,6ko hazkundea izan da bigarren hiruhilekoan eta %0,2koa Espainian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu