KPI

Azken hamar urteetako mailarik altuenean dago KPIa Hegoaldean

Iazko ekainarekin alderatuta %3,3 hazi da. Argindarraren eta gasaren prezioen garestitzeek eragin dute igoera.

Gasolindegi bateko bezero bat. RAUL BOGAJO (FOKU)
jokin sagarzazu
2021eko uztailaren 14a
11:24
Entzun

Pandemiaren irteera fase honetako protagonistetako bat inflazioa izaten ari da. Kontsumoen Prezioen Indizea (KPI) hazten jarraitzen du: iazko ekainarekin alderatuta %3,3 hazi da Hego Euskal Herrian. 2012ko irailetik ez da halako egoerarik izan. Bereziki, argindarraren eta gasaren prezioen garestitzeek eragin dute igoera. Inoizko preziorik altuenetan daude.

KPIa beste %0,6 hazi zen ekainean,maiatzean baino bi hamarreko gehiago. Urtea hasi zenetik gora egin du hilabetez-hilabete, eta hirugarrenez jarraian %2aren gainetik kokatu da. Inflazioaren beldurra zabaltzen ari da merkatuetan, baina ikusteko dago egungo egoera koiunturala ote den, COVID-19aren ondorioek eraginda, eta KPIa zenbatean mantenduko den %2tik gora. Inguruko ekonomietan antzekoa da egoera.

Etxeko energiak (argindarra, gasa, ura...) garestitu dira gehien iaztik: urtea hasi denetik, oro har %12,4 igo dira Nafarroan eta %11 gainerako hiru lurraldeetan. Garraio zerbitzuen prezioek ere igoera handia izan dute: +%8,8 eta +%9, hurrenez hurren. Elikagaiak eta etxetresnak ere garestitu dira azken urtean, baina ez aurreko bien tamainan: urtea hasi denetik elikagaien prezioek %2,1 egin dute gora Nafarroan eta %1,4 beste hiru lurraldeetan; etxetresnen kasuan, %2,7 eta %2.

KPIari behera tita egiten dioten bekarrak dira, komunikazioekin eta aisialdiarekin loturiko produktuen prezioak: lehenengoak %4,5 merkeago daude eta bigarrenak %0,9 jaitsi dira Nafarroan eta %1,6 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.