MAHASTIZAINTZA
Azken hamar urteotako uztarik eskasena Europan
Azken hamar urteotako mahats uztarik eskasena izan da Europako Batasunean, COPE eta COGECA nekazaritza erakundeen datuen arabera. 156 milioi hektolitro ardo egingo direla aurreikusi du, azken bost urteotako batez bestekoa baino %9,3 eta iaz baino %2 gutxiago. Atzera egin du, gainera, laugarren urtez jarraian. Lehortearen ondorioz ekoizpena %23 murriztuko da Alemanian, %15 Luxenburgon, %11 Austrian, %9 Frantzian eta %2 Italian. Aldiz, hazi egin da Grezian (%18), Portugalen (%14) eta Espainian (%10).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu