KPI

Azken urteotako jaitsierarik handiena izan dute prezioek

Garraio gastuak %7 murriztu dira urtebetean.

Arropak eta oinetakoek izan dute beherakada handiena, neguko merkealdiaren eraginez. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
Miren Garate.
2015eko otsailaren 13a
12:51
Entzun

Hilabete bakar batean, %1,8 merkatu dira prezioak Hego Euskal Herrian. INEren arabera, neguko merkaldia izan da horren eragile nagusia, %15,5etik gora merkatu baitira arropa eta oinetakoak. Garraioari lotutako prezioek izan dute hurrenkeran bigarren jaitsiera, %2,6koa. Multzo horretan sartzen dira erregaiak.

Hain zuzen, erregaien salneurriek izandako jaitsiera da urtearteko inflazioa negatiboan egotearen arrazoi nagusia ere. Batez beste, iazko urtarrilean baino %1,1 merkeago zeuden prezioak aurtengoan. Aspaldian ez zen hainbesteko alderik egon urte batetik bestera: gora bai, baina behera ez. Garraio gastuak %7 inguru merkatu dira, eta hura da jaitsierarik handiena izan duen multzoa.

Azken urtebetean, sei alditan izan da negatiboa urtearteko inflazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.