Sei urtean urtez urte merkatu ostean, zazpigarrenean ia gelditu egin da joera hori. 2014an, egonkor mantendu dira etxeen prezioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, berrienak nahiz bigarren eskukoenak. Nafarroan jarraitu egin du beheranzko bilakaerak, baina erritmo nabarmen mantsoagoan: 4,2 merkatu dira betez beste, %4,4 berrienak eta %4,1 bigarren eskukoenak.
INEk jakinarazi duenez, hirugarren hiruhilekotik laugarrenera %0,1 garestitu dira etxeak EAEn; eta %0,4 merkatu Nafarroan.
Hego Euskal Herrian, 2012an izan zuten jaitsierarik handiena prezioek, %12tik gora merkatu baitziren. Gehienbat bi urtetik gorako etxeek izan dute jaitsiera azken urteotan.