ekonomia

Azkoitiko enpresa bateko kudeatzaileari bi urteko kartzela jarri diote, lan istripu bategatik

Langile batek besoa galdu zuen, eta epaiak dio hark ez zuela formakuntzarik eta segurtasun neurriei buruzko informaziorik jaso.

2011ko azaroaren 29a
12:48
Entzun

Azkoitiko enpresa bateko kudeatzaileari bi urteko kartzela zigorra jarri diote, 2007ko apirilean izandako lan istripu batean langile batek ezkerreko besoa galdu zuela-eta horren erantzule jota. Behargina zulagailuarekin lanean ari zela izan zen ezbeharra, eta epaileak dio langileak ez zuela tresna erabiltzeko formakuntza ikastarorik eta segurtasun neurriei buruzko informaziorik jaso.

Gainera, epaiak dio zulagailuak ez zeukala behar bezainbesteko legezko segurtasun babesik.

Epaiketako ahozko saioan kudeatzaileak esan zuen ikastaroak eman izan zituztela, baina epailearentzat "harrigarria" da enpresak horien ziurtagiririk ez izatea.

Langileak hamasei egun erietxean pasatu zituen, eta 263 egunez egon zen bajan. Ondoren, lanerako "ezgaitasun iraunkortzat" jo zuten haren egoera.

Zigortutak eta enpresaren aseguru etxeak biktimari 174.684 euro eman beharko dizkiote, epaiaren arabera.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.