Azkoyen taldeak 2005-2007 urteetarako plan estrategikoa aurkeztu zuen atzo, Madrilen. Negozio lerro guztiak indartzea eta salmentak hobetzea espero du Azkoyenek, aurreko urteko arazoen ondotik.
Urteko hirugarren hiruhilabetea ona izan da Nafarroako enpresarentzat. Hori dela eta, 2004aa bukatzen denean salmentak %14tik gora igoko direla espero du, 124 milioi euroko kopurua gainditzeraino.Salmenta igoera horri esker, zergak ordaindu aurretik 6,7 milioi euro irabaztea lortuko dute. 2003an, aldiz, 7,1 milioi euro galdu zituen Azkoyen taldeak. Makina saltzaileak egiten dituen konpainiak emaitza horiei eusteko itxaropena du. Hala, 2007a arte urtero salmentak %10 baino gehiago igotzea aurreikusi du. Halaber, portzentaia aintzat hartuta amortizazioak eta zergak ordaindu aurreko irabaziak eta kutxa fluxua beti salmenten gainetik egotea nahi du. Halaber, Ikerkuntza eta garapenean hamar milioi euro inbertituko ditu.Gaur egun Azkoyen taldeak negozioak ditu 48 herrialdetan. Merkatu horiek indartzea eta Europako Batasunean sartu berri diren herrialdeetan kokatzea da konpainiaren helburu nagusia.Emaitza onak eta etorkizuneko aukerak administrazio kontseiluan eta zuzendaritzan aurten egindako aldaketen ondorio izan direla nabarmendu zuen Miguel Iraburu taldeko presidenteak. Krisi handia paratu zuen Azkoyenek, 2001ean ETAri iraultza zerga ordaindu izana egotzi zitzaionetik.
Azkoyen taldeak emaitzak eta salmentak hobetuko ditu aurten
Joan den urteko galeraren ondoren, irabaziak izango ditu berriro
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu