ekonomia

Azpeitiko Corrugadosekoak, ia ehun egun greban

[YouTube]http://youtu.be/RTZ6TRbNE30[/YouTube] Hilaren 11n, greban jarraitzea erabaki zuten langileek. Gaur itxialdia amaitu dute. Ekainaren 15ean ekin zioten lanuzteari, lanpostuen eta lan baldintzen alde. Bideo erreportaje bat egin du 'Urola Kostako Hitza'-k. 

2012ko irailaren 17a
17:44
Entzun

Azpeitiko Corrugados enpresako langileek ez dute amore eman nahi, eta datorren igandean ehun egun beteko dituzte greban. Enpresako zuzendaritzak 60 langile kaleratzeko asmoa du —duela hilabete batzuk, ehun bidali zituen—; gainontzeko langileei soldata %35 jaitsi nahi die, eta urteko lanaldia 49 ordu luzatu.

Corrugadoseko langile batzordeak orain egun batzuk bilera egin zuen zuzendaritzarekin, baina ez zuen gustura amaitu. Zuzendaritzak beharginei "aurpegira barre" egin nahi die, langile batzordearen arabera, eta joan den hilaren 11n, greban segitzea erabaki zuten beharginek, baita azken asteetako itxialdian segitzea ere; dena dela, itxialdia gaur eman dute bukatutzat.

Urola Kostako Hitza-k gaiari buruzko bideo erreportaje bat egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.