Azurmendik langile erdiak kaleratu dituela dio ELAk
GASTEIZ. Jose Antonio Azurmendi SEA patronaleko presidentearena da Omega Elevator taldea. ELAk jakinarazi du enpresak langileen erdiak bidali dituela joan den urtetik hona. Horietatik 51 kaleratze Araban dituen lantegietan egin ditu. «Espedientea jartzea saihestu du, horrek izango lukeen oihartzun mediatikoagatik», gaitzetsi du sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu