Babcock ez ixteko eskatu du langile batzordeak
TRAPAGARAN. Austriako A-Tec jabea zorrei aurre egin ezinean dabilela eta, Babcockeko langile batzordea akordioak bilatzeko prest dago lantegia ixtea saihesteko. Zuzendaritzak, alabaina, jakinarazi die taldeko fabrika bakoitzak aurrerantzean kudeatzaile judizialarekin hitz egin beharko duela. Trapagarango enpresak hil honetarako baliabideak baino ez dituela salatu du batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu