BABCOCK LIKIDATU NAHI DU JABEAK
Babcockeko langileek BI-745 errepidea itxi zuten atzo hogei minutuz, enpresaren etorkizunari buruzko kezka azaltzeko. Herenegun, lantegiaren jabeak, Austriako A-tec taldeak, ordainketei aurre egiterik ez duela jakinarazi zuen. Erabaki horrek Babcocken izango duen eraginari buruz ezer ez dakitela salatu du langile batzordeak, baina uste du jabea enpresa likidatu nahian dabilela. Langileek instituzioek esku hartzeko eskatu dute lantegia desagertu ez dadin, eta gogorarazi dute SEPI talde publikoak jarri zuela Babcock A-tecen esku. Alde guztien arteko bilera izan arte, enpresako zuzendariei bidea trabatuko dietela agindu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu