BABCOCK. SEPIk dio lanaren transferentzia eta inbertsio plana hasi besterik ez direla egin

Erredakzioa
2005eko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Babcock Borsigen desegite operaziorik ez du babestuko SEPIk, ezta baimenik eman ere ATBri lurzorua saltzeko. Hala errepikatu zuen atzo Espainiako Senatuko ekonomia eta ogasun batzordean Enrique Martinez Robles SEPIko presidenteak.

«Konpainiaren jarduerari eustearen alde soilik egiten du apustu SEPIk», azaldu zuen, eta ATBrekin dituen akordioen arabera 1,5 milioi eurotik gorako lurzoruaren edozein salmentak SEPIren baimena behar duela zehaztu.

Industria plana betetzen dela «zorrotz eta zehatz» kontrolatzen ari dela esan zuen SEPIko presidenteak, baina, aldi berean, ATBrekin hitzartutakoak (lan kargaren transferentzia eta 40 milioi euroko inbertsio plana) «hastapeneko garapen fasean» daudela aitortu zuen.SEPIk 130 milioi euroren ekarpenak egin dizkio Babcocki; horietatik 85 milioi enplegu erregulaziorako izan dira eta 21 milioi aurreko kontratuetako kontuak estaltzeko.ATBko buruzagiek Vienan hitz egin zuten Babcocki buruz, eta euren konpromisoak beteko dituztela ziurtatu. «Hiru urterako inbertsio plana dugu, 2006ra arte, eta bete egingo dugu. Ez dugu konpainia zatitu nahi, ez gara espekulatzaileak. Han gelditzeko joan gara», esan zuen Christian Schmidt Administrazio Kontseiluko buruak. Eta gaineratu zuen: «Orain arte asko egin dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.