Enplegu erregulazioaren negoziaketak pasa den hilaren 28an bukatu ziren. Orduan, enpresako zuzendaritzak Lan Kontseilaritzara bidali zuen txostena, sindikatuekin akordiorik lortu gabe. Orain, lan kontseilaritzak egun batzuk ditu Espainiako Lan Ministeritzari txostena bidaltzeko, eta hark, hilaren 14rako erabaki beharko du onartu edo ez.
"Ez dute konpromezurik bete"
Langile batzordeak azpimarratu duenez, Babcock hartu zuen ATB enpresak ez du bere garaian hartu zuen konpromezu bat bera ere bete: ez langileak enpresako beste lantegietara eramango zituztela esanez harturikoa; ez aportazio teknologikoa egitekoa; eta ezta 100 milioi euroko abalak lortuko zituztela esan zutena ere.
Babcock
Babcockeko langile batzordeak zuzendaritzaren enplegu erregulazio txostena ez onartzeko eskatu du
Babcockeko langile batzordeak enpresako zuzendaritzak aurkeztutako enplegu erregulazio txostena ez onartzeko eskatu dio Espainiako Lan kontseilariak Bizkaian duen ordezkariari. Izan ere, txostenean ez dela enpresaren etorkizun industriala argitzen iritzi dio langile batzordeak. Beraien ustetan, enplegu erregulazioak enpresaren etorkizuna bermatzeko plan baten ondorioa izan behar du, eta ez lan bajei aurre egiteko neurri ekonomikoen zerrenda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu