Babcockeko langileak enpresan itxiko dira
BILBO. Babcockeko langileek manifestazioa egingo dute gaur PSE-EEren Bilboko egoitzaren aurrean. Ondoren, beharginak lantegian itxiko dira, eta han asteburu osoa egiteko asmoa daukate. Igande eguerdian aterako dira soilik, langile ohiekin eta senideekin batera Barakaldora oinez joateko. Ekintza horien bidez agintarien arreta erakarri nahi dute, fabrikaren geroa arriskuan dagoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu