Babcockeko langileak, industria planaren alde
BILBO. Babcockeko langileek elkarretaratzea egingo dute gaur, 10:00etan, SEPIk Bilbon dituen bulegoen parean, industria plana ez dela betetzen ari salatzeko. Langileen arabera, enpresa «penagarri» kudeatuta dago, eta «litekeena da gure ondasunak iruzur eginez saldu nahian aritzea». Enpresaren etorkizuna argitzeko eskatuko diete, gaur, SEPIri eta Babcockeko akziodunei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu