BABESA AMIANTOAREN BIKTIMEI
Cosme Realek mesotelioma du, amiantoak eragindako minbizi mota bat. Atzo ezin izan zuen epaitegira joan Bilbon, auzia berak hasi zuen arren. Real BBVAko argiketaria izandakoa da. Gizarte Segurantzak eta Lan Ikuskaritzak onartu zuten duen mesotelioma laneko gaixotasuna dela, BBVAren eraikineko amiantoak eragina. Baina BBVAk eta Umi mutualitateak helegitea aurkeztu zuten. Atzo izan zen epaiketa, eta CCOOk eta Asviamek babesa erakutsi zioten Reali.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu