Enpresak

Bahia de Bizkaiak 12 milioi euro irabazi ditu, %8 gutxiago

Bilboko Portuko gas natural likidotuarekin aritzen den enpresak 2017an baino jarduera handiagoa izan du iaz, orduko 31.539 GW lortuta.

Bahia de Bizkaia birgasifikazio planta, Bilboko Portuan. BBG
xabier martin
2019ko apirilaren 12a
11:12
Entzun

EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta Enagasek Bilboko portuan erdibana duten birgasifikazio plantak txikitu egin ditu irabaziak 2018an.
12,1 milioi euroren mozkinak izan ditu, aurreko urtean baino %8 gutxiago. 37,7 milioi euroko EBITDA (interes, zerga, balio galera eta amortizazioen aurreko irabaziak) izan du gas natural likidotuarekin aritzen den konpainiak. Dena den, jarduera handiagoa izan du 2017an baino, orduko 31.539 GW lortu baitu; 2017an, orduko 29.265 GW izan ziren.

Aurreko urtean, 36 itsasontzi sartu ziren portuko plantan, eta 4,91 milioi metro kubiko gas kudeatu zituen. Bilboko Portuaren trafiko osoaren
%6,1 ordezkatu zuen Bahia de Bizkaiak. Gasaren jatorriari begira, hauek dira herrialde nagusiak: Trinidad eta Tobago, Peru, Nigeria, Norvegia eta Qatar. AEBetatik eta Errusiatik ere iritsi zen gasa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.