Baionako portuko zamaketariek CGTren greba deia segitu dute

Erreformarekin batera hartu engaiamenduen errespetatzea galdatu diote Frantziako Garraio ministroari

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2010eko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Baionako portuko zamaketari guztiak eta hiru lan taldetako buruak greban zeuden atzo. Aurreko astelehenean bezala, CGT sindikatuak deiturik, zamaketariek lana utzi zuten, Dominique Bussereau Frantziako Garraio ministroari harturiko engaiamenduen errespetua galdatzeko.

2008ko uztailaren 4an bozkaturiko portuetako erreformarekin batera, hainbat agintza hartu zituen Garraio ministroak. Hau da, ikusirik erreforma horrek mantentze postuen pribatizazioa zekarrela, zamaketariek protesta hasi zuten, Baionan ez ezik, baita Frantzian ere. Hori dela eta, ministroak hainbat segurtasun neurri hartzeaz engaiatu zen. Estrategia plan bat gogoetatuko eta plantan emango zuela hitzeman zuen eta 30.000 enplegu sorraraziko zituela ziurtatu zuen. «Agintza horiek ez ditu errespetatu, justuki, lanpostuen desagertzea da sendi», erantzun zion atzo Olivier Bartheuk, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako CGTren ordezkariak.

Horrez gain, lan horren nekeakontuan harturik, erretiratze aitzindua eskatzen dute langileek. Aldarrikapen horri ere ez dioerantzun Garraio ministroak. Azkenik, otsail hasieran bertze lan hitzarmen bat finkatua izango da. Langileek dauzkaten hainbat eskakizun hitzarmenean ez direla kontuan hartuko dio CGTk. Hori guztia dela eta, aurreko astelehenean eta atzo sindikatuak grebara deitu zuen.

Azaroaren 16tik gatazkan

Gatazkak azaroak 16az geroz irauten du. Azaroan hasitako ordu erantsien eta gaueko lanaldien errefusak ezer ez ekarririk, bi aldiz greba egitera deitu zuen CGTk. «Garraio ministroaren erantzunaren behar gara; mugimenduaren segida horren arabera erabakiko da», zehaztu du Bartheuk.

Portuen erreformak dakarren pribatizazioaren ondorioak ez dituzte orainokoan sendi Baionakozamaketariek. Hala nola, 2009an, Akitaniako Eskualdeko Kontseiluak, hamabost urterako, Merkataritza eta Industria Ganberari eman zion Baionako portuaren ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.