ekonOMIA

Baionan gaur ere milaka lagun erretreten erreformaren aurka

2010eko urriaren 2a
15:37
Entzun
Gustura daude sindikatuak Frantziako Gobernuaren erretreta erreforma egitasmoaren aurka jendea erakusten ari den kontrako jarreragatik, Baionan gaur ere milaka lagun atera direlako kalera, manifestazioan. Greba egunetan -astegunetan- kalean protesta egiterik ez daukaten lagunentzako deitu zuten gaurko martxa CGT, CFDT, CFTC, CFE-CGC, FSU, FO, Solidaires eta Unsa sindikatuek -LAB ere izan da-, eta uste baino jende gehiago azaldu dela diote. Haien arabera, 10.500 lagun. Frantziako Poliziak dio 6.500 pertsona elkartu direla.

2018rako erretiroaren adina 60 urtetik 62ra atzeratu nahi du Gobernuak, eta osoki kotizatu ez arren pentsio osoa jasotzeko eskubidea 65 urtetik 67ra pasaraztea da xede.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.