Baliogabetzat jo dute emakume haurdun baten kaleratzea

Kaleratzea baliogabetzat jo badute ere, etxeko langilea izanik, ez du lanean berriz hartzeko aukerarik.

Etxeko langileen protesta bat, artxiboko irudian. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2018ko uztailaren 3a
06:57
Entzun

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo du emakume haurdun baten kaleratzea, enplegu emaileak egoera horren berri ez bazuen ere. Hala ere, etxeko langilea izanik, ez du izango berriz lan horretara itzultzeko eskubiderik.

Epaitegiak honako hau ebatzi du: lan egindako urte bakoitzeko –2014tik ari da lanean– 33 eguneko soldata, kaleratu zutenetik gaur egunera arteko soldata eta, eragindako kalteengatik, 2.188 euroko ordaina ematea.

Etxeko langileak, babesgabe

Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak esan du sektore honetan oso ohikoa dela langileak haurdun egoteagatik kaleratzea. Adierazi du babesgabe geratzen direla langileak, berriz lanean hartzea ez delako derrigorrezkoa, eta, gainera, ez dutela langabezia kobratzeko eskubiderik ere. Horrez gain, amatasunak dirauen aldian Gizarte Segurantzan izena eman gabe egoten direnez, ez dute amatasun baimena izateko eskubiderik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.