Baliteke Kataluniak 28an eskatzea erreskatea
BARTZELONA. Kataluniako Gobernuko lehendakariorde Joana Ortegak aurreratu du «ziurrenik» erreskatea hilaren 28an eskatuko dutela. Erreskatea datorren astean eskatu arren lehen dirua urrian iritsiko litzatekeela eta bitartean likidezia arazoak izan ditzaketela aitortu du. Ez du aurreratu zenbatekoa izan daitekeen arazo hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu