«BANATZAILEAK LAPURRETAN ARI DIRA»
Industria eta banatzaileak «lapurretan» ari dira kontsumitzaile eta ekoizleei. Hala uste du Nafarroako EHNEk. Esne sektorearen egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuen atzo Iruñeko Carrefour hipermerkatuaren aurrean. Prezioak ekoizpen kostuen azpitik jarrita, nekazariak porrot egoerara daramatzatela gaitzetsi du. Litroa ekoizteak 32 zentimoko kostua du, sindikatuaren arabera; 28 zentimo kobratzen dituzte ordea. Administrazioari, berriz, ezer ez egitea egotzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu