BANATZAILEEI EZ BAIZIK NEKAZARIEI
Nekazariei esneagatik ordaintzen zaien prezio apalaren aurkako kanpainarekin segitzen du EHNEk. Atzo, Donostiako Garbera merkataritza gunean bildu ziren. Han, banatzaileek euren ekoizpena debaluatzen dutela salatu zuten. Egun, litroko 30 zentimo kobratzen dute; ekoiztea, berriz, 46 zentimo kostatzen zaiela diote. «Banatzaileen estrategia komertzialak gure ekoizpen kostuen azpitik dauden prezioak inposatzen dizkigu». Hala, baserritarrei zuzenean erosteko eskatu die EHNEk kontsumitzaileei. Gasteizko Boulevarden saltokian ere egin zuten protesta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu