Banca Civica «gaizki saltzen» ari direla ukatu dute

Banca Civicaren aurkezpena, Madrilen. BERRIA.
2011ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Banca Civicak kontabilitate balioa baino %50 eta %60 merkeago eskainiko ditu bere akzioak burtsaratzen denean, 2,7 eta 3,8 euro akzioko. Uztailaren 18an zehaztuko dute behin betiko prezioa. Prezio erakargarriak eskaini nahi dituzte, inbertitzaileak erakartzeko. 1.342 eta 1.889 milioi euro artean bildu nahi ditu.

Hala ere, Banca Civica «gaizki saltzen» ari dela leporatu diote, CCOOk esaterako. Antonio Pulido eta Enrique Goñi Banca Civicako presidenteen iritziz, ordea, eskainitako prezioarekin ez dute Banca Civica «gaizki salduko». Haien esanetan, nazioarteko inbertsiogileek eskatutako prezioak dira, eta erosle instituzionalak lortzen saiatuko dira batez ere.

Egoera okertuta ere, Banca Civicak aurre egin ahal izango diola nabarmendu zuten: datozen lau urteetan 9.700 milioi euro ordaindu behar ditu, eta 10.000 milioi euroko likidezia du.

UGTk eta CCOOk kontzentrazioak egingo dituzte Banca Civica osatzen duten kutxen egoitzen aurrean, ordu gehiagoz eta asteburuetan ere lan egitera bultzatzen ari direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.