Banca Civica Kataluniako Unnimekin negoziatzen ari da
Hegoaldeko beste hiru kutxa publikoak baino finantza egoera okerragoan dago Nafarroako Kutxaren Banca Civica taldea, eta bere kapitala handitu nahian dabil.Burtsara ateratzeko asmoa du, eta, atzo Europa Press agentziak zabaldu zuenez, Kataluniako Unnim-ekin (Sabadell, Terrassa eta Manlleuko caixen bat-egitearen emaitza) negoziatzen ari da, biak elkartzeko asmoarekin. Balizko batasun horren arazoa da ez bata ezta bestea ez direla iristen Espainiako Bankuaren gutxieneko kapitalaren mugara. Banca Civicak 847 milioi behar ditu %10eko kaudimenera iristeko eta 568 milioi Unnimek.Banca Civica burtsara ateraz gero, muga %8ra jaitsiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu