Banca Civicak 150 milioi irabazi ditu, bat egite bizkorrari esker

Espainiako Bankuak eskatzen dion baino kaudimen handiagoa duela ziurtatu du CANen bankuak

Erredakzioa
Iruñea
2011ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Bere bideragarritasunari buruzko zalantzak uxatze aldera, urteko lehen bederatzi hilabeteotan iaz baino %8,4 gehiago irabazi duela ziurtatu du Banca Civicak:150 milioi euro, guztira. Bankua osatzen duten lau finantza erakundeen integrazioa —Nafarroako Kutxa, Cajasol, Caja de Burgos eta CajaCanarias—oso aurreratuta dagoela nabarmendu du Banca Civicak, eta irabaziak handitu izana horregatik izan dela. 2012aren amaierarako aurreikusitako integrazio kostuen %81 egiteko gai izan da, eta espero zituen sinergien %82 lortu ditu dagoeneko. Bankuak 1.415 bulego ditu, urte hasieran baino 136 gutxiago, eta 1.100 lanpostu kendu ditu.

Banca Civicak kreditueniturria besteek baino gutxiago itxi duela ziurtatu du: bezeroei emandako maileguak 49.589 milioi eurorenak dira, duela urtebete baino %1,44 gutxiago. Hein horretan handitu ditu aktiboak ere, eta 72.402 milioirenak ditu.

Dotazioei eta burtsan bildutako kapitalari esker, Espainiako Bankuak eskatzen dituen kaudimen mugak gainditzen ditu. Kalitate oneneko kapitala aktiboen %9,53ra iritsi da. Abenduaren 31ean, %8,06an zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.