ekonomia

Banca Civicak 183 milioi irabazi zituen iaz

Nafarroako Kutxaren bankuaren etekina %6,4 jaitsi zen 2010etik.

2012ko otsailaren 29a
11:39
Entzun

Banca Civicak joan den urtean 183,49 milioi euroko irabaziak izan zituen, 2010ean baino %6,4 gutxiago. Nafarroako Kutxak, Cajasolek, Caja Canariasek eta Caja Burgosek osatzen dute bankua.

Iaz 157 bulego itxi zituen eta plantilla %10,12 murriztu zuen —1.118 behargin gutxiago—.

Banca Civicari ordaindu ez ziotenen kopurua %7,93koa izan zen 2011n; duela bi urte, %5,74koa. Etxegintza arloko krisiari eragin dio hazkunde hori bankuak.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.