Banca Civicak astebeteko epea du 2.000 milioi nondik aterako dituen argitzeko

2012ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Banca Civicak hilaren 31ra arteko epea du azken finantza erreformak jarritako baldintzetara egokitzen hasteko. Ordurako, kapital beharrak nola aseko dituen erabaki beharko du, 2.000 milioi euro lortzeko modua topatu. Bi aukera ditu: dirua bere kabuz lortzea da aurrenekoa, ia ezinezkoa; bere burua erakunde handiagoren baten esku lagatzea da bigarrena, eta horretarako baditu hautagaiak. Oraingoz, ordea, izenik ez dio eman beharko Espainiako Bankuari; zein bide hartuko duen azaltzearekin nahikoa izango da. Hark hamabost egunen buruan emango dio erantzuna, plana egokia iruditzen zaion ala ez. Eta gero hilabete eta erdiko epea —maiatzaren 31ra artekoa— izango du eroslearen izena emateko. Ibercajak eta Caixabankek jendaurrean esan dute badutela interesa;Kutxabankek, aldiz, ezetz esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.