Banca Civicak dibidendua banatu du lehen aldiz
IRUÑEA.Banca Civicak akzioko 0,05552 euroko dibidendua banatu du, sortu zenetik lehendabiziko aldiz. Nafarroako Kutxaren, Cajasolen, CajaCanariasen eta Caja Burgosen bat egitetik sortutako erakundeak irailaren 30ean zuen kapitalizazioaren %5 inguru banatuko du aurten bere akziodunen artean.Banca Civicako 90.000 akziodun ditu, horietako asko nafarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu