finantza erakundeak

Banca Civicak eta Caixabank-ek bat egiteko aurrekordioa lortu dute

2012ko martxoaren 24a
13:27
Entzun

Banca Civica eta Caixabank finantza erakundeek bat egiteko aurrekordioa lortu dutela jakinarazi dute gaur goizean, eta elkarrizketetan jarraituko dute asteburuan. Besteak beste, akzioen prezioei buruz ados jartzea falta zaie.

Nafarroako aurrezki kutxa da Banca Civicako erakundeetako bat —Cajasol, Caja Canarias eta Caja Burgos dira besteak—.

Aste honetan jakin da Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak bat egitea abiatu dutela. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrezki kutxen Kutxabank urte honetan hasieratik martxan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.