Banca Civicako akzioak %8,5 jaitsi dira burtsan
IRUÑEA. Nafarroako Kutxa partaide den bankuak, Banca Civicak, modu txarrez hasi du bere ibilbidea burtsan. Atzo, horko akzioak balioaren %8,5 galdu zuen, eta %10etik gora utzi du jada joan den ostegunean kotizatzen hasi zenetik. Berez, astelehenean baizik ez zuten gora egin, %0,34 eskas bat. Burtsaratzean lagundu zuten bankuek utzi egin diote akzioa sostengatzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu