Banco Base bertan behera, soilik CAMeko batzarrak babestu baitu fusio proiektua
Banco Basen batzeko proiektua Caja Mediterraneoko (CAM) batzar orokorrak baino ez du babestu, Cajastur, Caja Cantabria eta Caja Extremadurako batzarkide gehienek proiektuaren kontra bozkatu baitute. Erabakia ez da harritzekoa ere, lau kutxetatik okerren dagoena baita CAM. Albistearen berri izan bezain laster, orain jarraituko duten estrategiaren berri emateko eskatu die Espainiako Bankuak. CAMek adierazi du dagoeneko prest duela B plana eta gaur bertan jakinaraziko diola Miguel Angel Fernandez Ordoñezek gidatzen duen erakundeari. Baliteke beste hiru kutxek beste bat egite bati ekitea, baina CAM gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu