Bank of Ireland ez dute nazionalizatuko
DUBLIN. Azken unean eragotzi du Bank of Irelandek Irlandako Estatuaren menpe geratzea. Atzo, uhartez kanpoko inbertitzaile talde batek jakinarazi zuen 1.100 milioi euro jarriko dituela, bankuaren akzioen %37en truke. Diru pribatu hori gabe, estatuak bere parte hartzea %36tik %70era handitu behar izango zuen gaur, bankuak bere kapitala handitzeko epea amaitzear baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu