ekoNOMIA

Bankaren hitzarmenaren negoziazioa "geldi" dagoela salatu du ELAk

Espainiako Bankuen Elkarteak nahi duen hitzarmena “lapurreta” dela salatu du, eta Espainiako sindikatuek negoziazioetan erakutsitako jarreraren aurka agertu da.

ELAk protesta egin du goizean, Bilboko BBVAren aurrean. ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 20a
10:59
Entzun

Bankako XXIII. Hitzarmenaren negoziazioa “itzulera gabeko puntuan” dagoela salatu zuen ELAk, atzo goizean Bilboko Plaza Biribilaren aurrean egindako elkarretaratzean. Banka Hitzarmena: Beste lapurreta bat lelopean bildu dira sindikatuko kideak. Azken hilabeteetan Madrilen egindako bileretan Espainiako sindikatu nagusiek erakutsi duten jarrera ere kritikatu du, “baldintza hobeagoen alde borrokatu ordez, ahalik eta gutxien galtzeko prest” agertu direlako. “Gaitzetan txikiena estrategia hartzen badugu, eta hitzarmenaren zuzentasunari eta unibertsaltasunari uko egiten badiegu, ELAk ez du bere sinadura jarriko”, argitu du.

Langileen antzinatasuna kentzea, etekinen ordainsariak kentzea, lekualdatze dietak kentzea eta langile hasiberriei gutxiago ordaintzea egotzi dio ELAk Espainiako Bankuen Elkarteari. “EBEk nahi duen hitzarmena beste lapurreta bat da”. Horren aurrean, “bide bakarra ekintza sindikala” dela nabarmendu du. Langileen baldintzek okerrera egin dutela eta “Espainiako banku handien” etekinak, berriz, goraka doazela azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.