Bankiak orain dela hilabeteko balioa hirukoiztu du burtsan
Hondoa jo ostean, Espainiak nazionalizatutako Bankia bankuaren balioa hirukoiztu egin da burtsan azken hiru asteetan. Akzioen prezioa %127 igo da. Gainerakoan, finantza merkatuak baretu egin dira. Hori islatzen dute Espainiako eta Italiako arrisku sariek, azken egunetan ez baitute izan gorabehera handirik. 540 eta 443 puntuan amaitu zuten atzoko saioa, hurrenez hurren. EBZko presidente Mario Draghik egindako adierazpenek eragindako gorabeheren ondoren, lasaitasuna iritsi zen Europako burtsetara. Horren adibide dira atzoko emaitzak: Madrilgo Ibex 35 %0,56 jaitsi zen, eta FrankfurtekoDAX 30, %0,01. Londreskoa 0,10 igo zen, eta Pariskoa, %0,54.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu