Bankiako inputatuen zitazioa, irailera atzeratuta
MADRIL. Oporrak direla medio, deklaratzeko zitazioa irailera arte atzeratu die epaileak Bankia eta BFA bankuen kudeaketan inputatutakoei. Presazko diligentziarik ez duelako egin behar hartu du erabaki hori Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak. Kontuak eta balantzak zuritzea, iruzur egitea, prezioak nahi bezala aldatzea eta diruaz bidegabe jabetzea egozten zaizkie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu