•Gaurtik aurrera. Kapital beharra duten erakundeek hamabost egundituzte betebeharra lortzeko estrategia eta egutegia aurkezteko. Estrategia horren barnean FROB funtseko dirua eskatzea aurreikusten bada, kapitalizazioa handitzeko plana aurkezteko hilabete izango dute. Espainiako Bankuan izango du estrategia horiek onartzeko edo aldaketak sartzeko ardura. Iragarritako neurri guztiak irailaren 30a baino lehen martxan izan behar dituzte bankuek eta aurrezki kutxek.
•Uda aurretik. Finantza erakundeei testak egingo dizkie Europako Batasunak, zein egoeratan dauden jakiteko.
•Irailaren 30a. Lehen sei hilabeteetan bildutako datuekin, banku eta aurrezki kutxen egoera berrikusiko du Espainiako Bankuak. Tramiteren bat falta bazaie, baina kapitalizazioa handitzeko proiektutik funtsezkoena martxan balego, Espainiako Bankuak hiru hilabeteko luzapena emateko eskumena luke. Estrategia horren barnean erakundearen jabetzaren parte bat edo guztia burtsara ateratzeko asmoa izanez gerom luzapen horrek 2012. urteko martxoaren 30era arte iraun lezake.
•2012ko martxoaren 30a. Burtsara ateratzeko epemuga da, behar dutenentzat behintzat.
Banku eta kutxentzako egutegia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu