Banku ikuskatzaile bakarrari buruzko itunik ez Ecofinen
Banku ikuskatzaile bakarra martxan jartzeko prozesua korapilatzen ari da. Finantza erakunde guztiak kontrolatzeko ardura Europako Banku Zentralaren (EBZ) esku jarri nahi du Bruselak, 2013ko urtarrilaren 1ean hasita. Haatik, Europako Batasuneko bazkideen arteko akordiorik ez dago, eta oraindik jarrerak urrun daudela agerian utzi zuen atzo Zipren egindako Ecofin Ekonomia ministroen batzarrak. Alemaniak ez du nahi EBZk euroguneko 6.000 finantza erakundeen ardura hartzea, eta soilik garrantzi sistemikoa dutenen kontrola ematea nahi du. Halaber, ikuskari bakar horrek euroa ez duten herrialdeetan izango dituen eragin eta ondorioei buruzko zalantza handiak daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu