'Banku txarra' sortu, eta irabazi oro kapitala sendotzeko erabiliko du Banco Popularrek

2012ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Ardi beltzen artaldean sartu zuen ostiralean Oliver Wymanen azterketak Banco Popular. Hipotesi ezkorrenean, bi urteotan 3.200 milioi euroren beharrean egon litekeela ondorioztatu du azterketak, eta emaitza hori dela eta, Banco Popularrek berehala erantzun du kapital hori merkatu pribatuan bilatuko duela eta ez duela laguntza publikoetara jotzeko asmorik. Lehenik eta behin, aurten akziodunen artean banatu beharreko irabazia eten du, eta guztia kapitala sendotzeko erabiliko du. Era berean, bankuak jakinarazi du bere gain dituen higiezin aktiboak kudeatzeko sozietate propio bat (banku txar deritzona) eratuko duela. Gainera, bankuak 2.500 milioi eurora arteko kapital hedatzea egiteko asmoa du, eta neurri horiekin guztiekin Banco Popularrek espero du bere «etorkizunaren jabe izatea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.