Estatu Batuetako Erreserba Federalak bankuei epe motzera mailegatzen dien diruaren interes tasa %0,25 igo du. Mugimendu horrek joera aldaketa bat erakutsdezake, eta azken 18 hilabeteetan indarrean egon diren salbuespenezko neurrietan atzera egiten hasteko lehen urrats gisa ulertua izan da. Hala ere, Erreserba Federalak argi utzi du interes tasa orokorrak ez dituela ukituko eta ez duela uste mugimendu horrek enpresei eta familiei finantzaketa baldintzak gogortuko dizkiela.
Adierazgarria da erabakiaren berri emateko modua. Euskal Herriko ostegun gauean jakinarazi zuen, Wall Street itxita zegoenean. Erreserba Federalaren agenda publikoan, gainera, aurreikusi gabeko bilera zen hura. Aditu batzuek uste duteErreserba Federalak eragotzi nahi izan duela finantza merkatuek modu desegokian ulertzea erabaki hori. Atzo, New Yorkeko burtsa galera handiekin hasi zen, baina egunak aurrera egin ahala akzioen prezioek gora egin zuten. Dolarrak euroarekiko salerosketan gora egin zuen, eta euroa 1,352 dolarren truke salerosi zen.
«Finantza krisia neurri handi batean amaitu dela erakusten du», azaldu zuen atzo Mickey Levy Bank of Americako ekonomista buruak.
Bankuei interes tasa igo die Erreserba Federalak
Indarrean egon den salbuespenezko diru politikan atzera egiteko lehen urratsa dela ulertu dute adituek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu