Bankuei zerga berri bat ezarriko die Obamak
WASHINGTON. Finantza krisiari aurre egiteko bankuei utzitako diru publikoa berreskuratu nahi du Barack Obama AEBetako presidenteak. Hori horrela, banku handiak zergapetzeko tasa berri bat iragarriko du gaur. Haren helburua da 100.000 milioi dolar berreskuratzea, bankuei funts publikotik emandako laguntzek sortu dituzten galerak estaltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu