finantza gordailuak

Bankuek EBZn zuten diruaren %60 atera dute tasa berriaren eraginez

25.428 milioi euro atera dituzte gordailuetatik egun batean.

EBZren eraikin berria, Frankfurten. BORIS ROESSLER, EFE
2014ko ekainaren 12a
11:17
Entzun

Aurreko astean Europako Banku Zentralak hartu zuen neurriak, indarrean jarri eta lehen 24 orduetan, izan du eragina jada. Atzo hasi zen EBZ bankuen gordailuei %0,1eko tasa kobratzen, eta horiek gordailuen %60 atera dituzte 24 orduan. Ikuskatzaileak gaur goizean eman dituen datuen arabera, 25.428 milioi euro atera dituzte —asteartean 39.015 milioi zituzten gordailuetan—.

Dirua merkaturatzea zen EBZren helburua, herritarrengana eta enpresetara iristeko kreditu gisara. Bankuek bere babesa utzi eta arriskuak hartzea nahi du, eta interes tasak jaisteaz gain, hamarren bateko tasa jarri zuen gordailuentzat. Tasa egun bateko epeari ezarri zaio, eta bankuek ez dute gehiago itxaron nahi izan. 

EBZtik atera den dirua bankuetara itzuli da, eta kasu batzuetan euroguneko beste banku batzuei utzi diote maileguan. Ikusteko dago orain diru hori familia eta enpresetara iristen den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.