BANKUAK

Bankuek komisio bakarra kobratu ahalko dute kutxa automatikoetatik dirua ateratzeagatik

Espainiako Gobernuak dekretu bidez debekatu du bi komisio kobratzea. Bankuek datorren urte arteko epea dute arau berrira egokitzeko. 

Gizon bat, kutxazain batetik dirua ateratzen. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 2a
09:14
Entzun

Bankuek ezingo dute bi komisio kobratu kutxa automatikoetan dirua ateratzegatik. Espainiako Gobernuak onartu duen dekretuak debekatu egiten die bankuei bi komisio kobratzea banku baten bezero izan eta beste banku baten kutxa automatiko batean dirua ateratzeagatik. Bankuek datorren urte arteko epea dute arau berrira egokitzeko. 

Caixabank hasi zen komisio bikoitza kobratzen, martxoan; bi euroko komisioa kobratzen hasi zitzaion bere kutxa automatikoetan dirua ateratzen zuen bakoitzari, baldin eta bere bezeroa ez bazen. 

Orain, bankuek erabaki beharko dute kobratuko ote dieten komisioa euren bankuko bezeroei konpententziaren kutxa batean dirua ateratzeagatik; kobratzekotan, komisio bakar hori kobratuko diote bezeroari.

Euro 6000 sarea osatzen duten bankuek —tartean, Kutxabank—, Banco Sabadellek eta Bankiak ez diete komisiorik kobratzen bere kutxa automatikoetan dirua ateratzen duten erabiltzaileei. BBVAk eta Caixabankek abiatutako bideari ez jarraitzea erabaki zuten, eta elkarren bezeroei komisio bikoitza ez kobratzeko akordioa sinatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.