Bankuen gehiegikeriak alor publikoak pagatuko dituela salatu du ELAk

2012ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak gogor kritikatu du banku txarraren sorrera: «Estatuak bankuen galerak bere egiten ditu. Operazio hau benetako iruzur bat da, eta murrizketa sozial gehiago ezarriz ordainarazi nahi digute». Muñozen arabera, PPk eta PSOEk onartu egin zieten bankuei higiezin aktiboak puztea. «Argi geratu da dena gezur hutsa zela, aktibo horien balioa ez delako merkatura egokitu». ELAren ustez, orain banku txarraketxebizitza horiek salduko ditu merkatuko prezioetan baino garestiago, bankuei kalterik ez eragiteko. «Banku txarraren bitartez, estatua higiezin agentzia erraldoi bat bihurtuko da, bankuen galera pribatuak diru publikoz ordaintze aldera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.