Bankuen zorra ESMri pasa diezaioke Irlandak
DUBLIN. Irlandako Gobernuak ez du galdu bankuen zuloa estaltzeko hartutako zorra gainetik kentzeko esperantza. Enda Kenny Irlandako lehen ministroarekin bildu ondoren, Frantziak eta Alemaniak herrialde haren «berezitasuna» kontuan hartuko dutela ziurtatu du François Hollandek. 64.000 milioi euroko zorra bere kontuetatik atera eta ESM funtsari pasatu nahi dio Dublinek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu