Bankuen zuloa

2011ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Zein da Europako bankuen arazoa? Azken urteotan Europako estatuen zor subirano asko erosi dute bankuek, inbertsio segurua zelakoan. Orain, ordea, zalantzan dago jarritako dirua bueltan jasoko ote duten, Grezia ez delako gai zor guztia pagatzeko. Eta Greziak ordaintzen ez badu —edo orain aipatzen duten moduan %50 barkatu behar badiote— aukera handiagoak izango dira Portugalek edo Irlandak berdin egiteko. Banku askok ez daukate nahiko kapital hortik izan dezaketen galera estaltzeko.

Zeini eragiten die gehien? Greziako bertako bankuez gain, Frantziakoak (BNP Paribas, Societe Generale, Dexia...) eta Alemaniakoak (Deutsche Bank...) dira hango zorrean gehien inbertitu dutenak.

Herritarrentzat zer ondorio ditu? Arazo nagusia da beren kapitala handitzera bideratzen duten dirua ez dutela baliatzen ekonomia erreala finantzatzeko. Hau da, enpresei edo herritarrei mailegu gutxiago ematen dizkietela, eta horiek gabe ekonomiak berriro atzeraldian erortzeko arriskua duela, 2008an Lehman Brothersen porrotaren ondoren egin zuen bezalaxe.

Hemengo kutxek zer? Grezian ez dute asko galtzeko; CANen Banca Civicak bost milioi eskas ditu jokoan. Arazoak Espainiara hedatzen badira, ordea, panorama beltzagoa dute: estres azterketen arabera, Banca Civicak Espainiaren 4.700 milioiko bonuak ditu, BBK-k 3.100 milioi, Kutxak 1.500 milioi eta ia 600 Vital Kutxak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.