Rikardo Barainka Bizkaiko Berrikuntza eta Sustapen Ekonomikoko diputatu berriak industriak galdutako pisua berreskuratzeko asmoa erakutsi zuen atzo, kargua hartu ondorengo bere lehen prentsaurrekoan. Barainkak, bere karguan aurreko izan zuen Tontxu Camposen «ildo beretik» jarraituko duela gaineratu zuen.
1960an Bizkaiko Barne Produktu Gordinaren %50etik gora osatzen zuen industriak, eta ozta-ozta %30 gaur egun. «Noizbait itzuli beharko dugu beherakada, eta industriak historiagatik eta ohituragatik duen lekua berreskuratu beharko du», ziurtatu zuen Barainkak. Asmo horrekin, diputatu berriak agindu zuen lan egingo dutela orain dauden enpresak egonkortzeko, eta enpresa berriak eta berritzaileak eratzeko. Sortzen diren enpresa berriek «berrikuntza teknologikoak erabili, izaera lehiakorra erakutsi, ingurumena zaindu eta erantzukizun soziala beren gain hartu beharko» dutela azalduzuen Barainkak. Campos ordezkatu aurretik,DZ Diseinu Zentroko zuzendaritzan aritu da lanean Barainka. DZk bere aktibitatea «gehituko» duela eta «Berrikuntzen Agentzia handia» bilakatuko dela aurreratu zuen.
Barainka industriaren pisua berreskuratzen saiatuko da
Bizkaiko Sustapen Ekonomiko eta Berrikuntza diputatu berriak Camposen politikari eutsiko dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu