erakundeak

Barcina: "Espero dut Nafarroan lan egin nahi duenak egin ahal izatea"

Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak esan du lana egin nahi dutenak horretarako aukera izaten ari direla, eta greba egin nahi dutenek ere bai.

2013ko maiatzaren 30a
15:08
Entzun

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea ezkor mintzatu da gaur goizean greba deialdiaren inguruan, eta adierazi du ez duela ekonomia hobetzen lagunduko. "Galera ekonomiko gehiago ekarriko ditu", adierazi du. Barcinak esan du errespetatzen duela berak greba egin nahi izatea, baina aldi berean lan egin nahi duenaren eskubidea ere errespatatzea espero duela. "Aurreko deialdi batzuetan grebalariek ez dute errespetatu".

Lana egiteko eskubideaz mintzatu denean, ordea, adierazpen kontraesankorrak egin ditu presidenteak. Esan du espero duela Nafarroan lan egin nahi duenak egin ahal izatea ekonomia suspertu eta aurrera atera ahal izateko. Hitz horiek, ordea, ez datoz bat Nafarroan dagoen langabezia tasarekin. Gaur goizean, hain zuzen, Nafarroako Enplegu departamentuaren aurrena bildu dira zenbait grebalari, langabe kopurua gogorarazteko.

"Normaltasuna", Aburtoren hitzetan

Istilu batzuk izan direla aitortu du Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak, baina gertaera isolatuak direla esan du, eta normaltasuna dela nagusi gaurko greba egunean. Gaineratu du, Eusko Jaurlaritzak ez duela oraindik grebaren jarraipenaren daturik, eta ezin dutela baloraziorik egin. Adierazpenak Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurara sartu aurretik egin ditu Aburtok.

Hala ere, bere mezua bidali die gaurko greba deitu duten sindikatuei. Gogorarazi du uztailaren 7an lan hitzarmen kolektiboa amaituko dela, eta 39 egun geratzen direla horretarako. Adierazi du orduan langileek alde bakoitzak egin duena aztertu beharko duela eta "labainkorra" izan daitekeen egoera bat konpontzeko zer jarrera izan duten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.