Barne produktu gordina %2,2 jaitsi da Frantzian
PARIS. Bigarren hiruhilekoaz geroztik, errekuperatzen hasi zen Frantziako ekonomia. Gorakada, ordea, ez da izan urte osoko balantzea positibo izateko adinakoa. INSEEk jakitera eman duenez, %2,2 jaitsi zen herrialdeko barne produktu gordina joan den urtean. Bigarren Mundu Gerraz geroztik izandako jaitsierarik handiena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu