ekonomia

Basagoitik aldundiei ohartarazi die amnistia fiskala gabe diru hori beste leku batzuetara joango dela

EAEko PPko presidentea ez da harritu De Andres Arabako ahaldun nagusia Espainiako Gobernuaren egitasmoaren aurka azaldu izana. "PPko kargua baino lehen arabarren ordezkaria da". 

2012ko apirilaren 4a
11:29
Entzun

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak erkidegoko foru aldundiei ohartarazi die amnistia fiskala baztertzen badute iruzurgile fiskalen dirua beste leku batean izango dela eta ez Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. "Burgosen, Castro Urdialesen edo [Espainiako] Estatuko beste toki batzuetan egongo da".

Espainiako Gobernuak azaroaren 30era arte nahi adina diru beltz zuritzeko aukera emango die iruzurgile fiskalei. Trukean, legeztatu nahi duten ondasunen edo diruaren %10 ordaindu beharko diote zergapekoek Ogasunari.

Basagoitik uste du neurri hori ez dela amnistia fiskala, "baizik eta diru hori sisteman geratzea da, eta erakundeen diru sarrerak handitzea gizartekintza eta politika ekonomikorako. Hemen, ordea, aldundiak %10 hori gabe geratuko dira".

EAEko PPko buruaren arabera, ez da harritzekoa izan Javier de Andres (PP) Arabako ahaldun nagusia gobernuaren egitasmoaren aurka azaldu izana. "PPko kargua baino lehen arabarren ordezkaria da. PP ez da alderdi estalinista edo sekta bat". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.